Agenda

Atzealdea ‘Bainuetxea’ antzezlana

• Antzerkia 14 urtetik gorakoentzat dago zuzenduta. • Antzezlanaren iraupena 30 minutukoa da.
03 ABE

Mendaroko Udalak ‘Bainuetxea’ antzezlana antolatu du Euskararen Egunaren programazioren barruan

  • Antzerkia 14 urtetik gorakoentzat dago zuzenduta.
  • Antzezlanaren iraupena 30 minutukoa da.

 

Datorren abenduaren 3an, ostirala, ospatuko den Euskararen Eguna dela eta, Mendaroko Udalak ‘Bainuetxea’ antzezlana antolatu du San Agustin antzokian. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrerak Udaletxean eta Morroskillon eskuratu daitezke hiru euroren truke. Antzezlana 14 urtetik gorakoentzat dago antolatuta, eta 30 minutuko iraupena du.

Antzezleak Maixus Otegi (Karmele), Ibai Leon (Joxe Agustin) eta Nagore Cid (Laura) dira. Antzerkian laburpena honako hau da: Joxe Agustin amaren etxera bueltatu da, bere bizitza sentimentalak porrot egin eta gero. Eta amak, egoera bideratu nahian, terapia egiteko bainuetxera eramango du.

Euskara sustatzeko asmoz, Mendaroko Udalak euskaraz egindako antzezlan bat ekarri nahi du herrira. Horrela, Udalak euskararekin duen konpromisoa sendotu gura du, eta ostiraleko eguna are bereziago egin.