Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea ‘Apaiz kartzela’ dokumentalaren proiekzioa eskainiko da San Agustin antzokian ekainaren 25ean

• 19:30ean hasiko da Oier Aranzabal, Ritxi Lizartza eta David Palleresek zuzendutako dokumentala.

2022·06·09


‘Apaiz kartzela’ dokumentalaren proiekzioa eskainiko da San Agustin antzokian ekainaren 25ean

  • 19:30ean hasiko da Oier Aranzabal, Ritxi Lizartza eta David Palleresek zuzendutako dokumentala.

 

Oier Aranzabal, Ritxi Lizartza eta David Palleresek zuzendutako ‘Apaiz kartela’ dokumentala datorren ekainaren 25ean, larunbata, emitituko da Mendaron. Proiekzioa San Agustin antzokian izango da, eta 19:30ean hasiko da.

Dokumentalaren sinopsiak honela dio: Zamorako apaizen kartzelan (1968-1976) preso zeuden lau apaizek berriro bisitatu zuten kartzela, eta, zenbait kasuetan hamar urte baino gehiagoko zigorra ezarri zieten mezetan frankismoaren errepresioa salatzeagatik. Hain zuzen ere, Franco izan zen, Vatikanoarekin sinatutako Konkordatua erabiliz, Kartzela Konkordataria sortu zuena, munduko bakarra erlijiosoentzat. Dokumentalak Madril, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko 53 erlijiosok egindako benetako bidaiaren historia kontatzen du.

Azaroaren 26an ekin zion bide komertzialari lana honek. Bilbo, Zamora, A Coruña, Ferrol, Lleida, Madril, Bartzelona eta Gasteiz hartu zituen aurkezpen biraren ostean, Donostiako Principe aretoan izan da ikusgai hilabetez. Oraingoan Mendaron ikusteko aukera egongo da.