‘Aizkora hotsak goi mendietan’ dokumentala eskainiko da San Agustin antzokian ostiral honetan, irailak 30
2022·09·28
‘Aizkora hotsak goi mendietan’ dokumentala eskainiko da San Agustin antzokian ostiral honetan, irailak 30
- Alex Txikon eta Xabier Erro mendizaleen eta Ernesto Ezpeleta ‘Bihurri’ aizkolariaren bidaiaren inguruko dokumentala da.
- Sarrera guztiz doakoa da.
Alex Txikon eta Xabier Erro mendizaleak, eta Ernesto Ezpeleta ‘Bihurri’ aizkolaria protagonista diren ‘Aizkora Hotsa goi mendietan’ dokumentalaren proiekzioa antolatu da San Agustin antzokian ostiral honetarako, irailak 30. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrera guztiz doakoa izango da. Emanaldiaren ostean mendizale bizkaitarrak eta aizkolariak hitza hartuko dute.
Dokumentalaren sinopsiak honela dio: bidaia bat, bi helburu eta hiru pertsonaia. Alex Txikon eta Xabier Erro mendizaleak, Ernesto Ezpeleta ‘Bihurri’ aizkolariarekin batera Euskal Herritik Pakistanerako bidaia egingo dute autoz, azkeneko helburu batekin, furgoneta Felix Baltistan Fundazioari ematea, Karakorumean. Alexek gainera G-1 eta G-2 mendiak igotzeko erronka hartuko du, baita K-2a ere, munduko bigarren tontorrik altuena.