Berriak
Atzealdea ‘Administrazioa zugandik gertu’ programa, Mendaron
2023·03·01
‘Administrazioa zugandik gertu’ programa, Mendaron
- Saioa martxoaren 8an izango da, 11:00etan, Mendaroko Udalean.
- Helburua da herritarrei izapideen eta prestazioen berri ematea, laguntzea, orientatzea Administrazioa hobeto aprobetxatzeko, eta eten digitalei, lurraldekoei eta generokoei aurre egitea.
Administrazio Orokorrak ‘Administrazioa zugandik gertu’ ekimena jarri du abian 500-8.000 biztanle arteko udalerrietako herritarrei administrazioaren izapide eta prestazioen kudeaketa errazteko.
Zentzu horretan, Gobernuaren Ordezkariordetzako talde bat Mendarora etorriko da Lurralde Politikarako Ministerioak, Gobernuaren Euskadiko Ordezkaritzaren eta Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzaren bitartez, ematen dituen zerbitzuei buruzko eskaerak 'in situ' izapidetzeko, gehien eskatzen diren zerbitzuei buruzko informazioa ere emanaz (cl@ve-a lortzea, sinadura digitala…). Saioa martxoaren 8an izango da, 11:00etan, Mendaroko Udalean.
Helburua da herritarrei izapideen eta prestazioen berri ematea, laguntzea, orientatzea Administrazioa hobeto aprobetxatzeko, eta eten digitalei, lurraldekoei eta generokoei aurre egitea.
"Administrazioa zugandik gertu" zerbitzu publikoen eraginkortasuna hobetzen saiatzen da, herritarrengana hurbilduz, identifikaziorako eta sinadura digitalerako bitartekoak lortzea erraztuz, zerbitzu publikoetara sartu ahal izateko, mugitu beharrik gabe.