Euskara lelo lehiaketa.
EUSKARA LELO LEHIAKETA
Lehiaketa honen helburua, Mendaroko Udalak urtero euskara egunean (abenduak 3) balkoian ipiniko duen olanerako leloa aukeratzea da.
Ondorioz, leloa motza eta argia izango da (gehienez 4 hitz).
Mendaroko edonork parte hartu dezake, bakarka edo taldeka eta talde edon norbanako bakoitzak 3 lelo aurkeztu ditzake.
Aurretik beste lehiaketa batzuetan sarituak izan diren leloak ezingo dira aurkeztu.
Saria bakarra izango da: 100 euroko bono bat Mendaron liburu, jolas eta musikan gastatzeko.
Lehiaketan parte hartu daiteke, urriaren 27tik azaroaren 9ra, leloak udaletxeko web orriaren bidez aurkeztu behar direlarik.
Irabazlea, herriko komunikabideetan emango da ezagutzera eta irabazlearen mezua, udalak euskarri desberdinetan erabili ahal izango du.
