Links interesantes

Atrás Zabalik da udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuetan izena emateko epea

• Izena emateko epea gaur zabaldu du UEMAk, eta martxoaren 31 arte izango da zabalik: www.uema.eus -en, 943 816 699 telefonora deituta edota datuak hezkuntza@uema.eus helbidera bidalita.

07·02·2022


Zabalik da udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuetan izena emateko epea

  • Izena emateko epea gaur zabaldu du UEMAk, eta martxoaren 31 arte izango da zabalik: www.uema.eus -en, 943 816 699 telefonora deituta edota datuak hezkuntza@uema.eus helbidera bidalita.

 

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 3ra izango dira aurten, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, martxoaren 31 arte. Mendaroko Udalak bat egiten du ekimenarekin.

Aurten ere ibiltaria izango da UEMAk antolatutako ekimena. 50 laguneko bi zutabe abiatuko dira. Bat Tolosatik, eta bestea Etxarri Aranaztik, eta laugarren egunean Leitzan elkartuko dira bi zutabeak. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da udalekuen helburua. Iaz gazte askok eman zuten izena, eta asko kanpoan geratu zirenez, aurten parte-hartzaileen kopurua bikoiztea erabaki du UEMAk.

Euskararen inguruan herritarrak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko ekimenak dira UEMAren ildo nagusietako bat azken urteotan. Horren baitan, euskararen arnasguneei buruzko hezkuntza proiektua abian du UEMAk, eta ikastetxeetan ere ari dira lanean UEMAko teknikariak, Haur Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleekin, irakasleekin eta gurasoekin. Gazteen artean hizkuntza ekologiaren diskurtsoa zabaltzea eta arnasguneen garrantzia nabarmentzea da proiektuaren helburua, gazteei euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia ikusarazteaz gain.

Proiektua are gehiago garatzeko, hezkuntza arautuaren mugak gainditu eta udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak eta udalekuak antolatu ditu UEMAk azken urteotan, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea da helburua. Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak sentsibilizatu eta ahalduntze kolektiborako urratsa eman nahi da urteroko topaketa hauekin.

Izena emateko epea gaur zabaldu du UEMAk, eta martxoaren 31 arte izango da zabalik. Hiru modutara eman daiteke izena:

Begirale eta sukaldari hautaketa

Topaketetarako, begiraleak eta sukaldariak ere behar dira, eta horiek hautatzeko prozedura ere abiarazi du UEMAk. Topaketetan begirale edo sukaldari izan nahi dutenek ere martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dute curriculuma. Hautaketa amaitu ondoren, apirilaren 15erako jakinaraziko zaie erabakia hautatuei.

Hemen begiraleak eta sukaldariak hautatzeko prozedura eta baldintzak: