Publicador de contenidos
Noticias
Atrás Txirristaka Bertsopaper Saria 2025
01·04·2025
Bertsolaritza eta bertso jarrien idazketa sustatzeko helburuarekin IV. Txirristaka Bertsopaper Saria antolatu dute Mendaroko Inleike Elkarteak eta Udalak elkarlanean.
Hiru kategoria izango ditu: A, B eta C.
Edizio honetan gaia librea izango da. Euskaraz idatzi beharko dira, neurri eta doinu librean.
A kategoria 2011n edo ondoren jaiotakoentzat izango da, eta Debabarrenekoek bakarrik parte hartu ahal izango dute. Gutxienez bi bertso eta gehienez lau osatu beharko dituzte.
B kategorian, berriz, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoek (biak barne) parte hartu ahal izango dute, eta gutxienez lau bertso eta gehienez zortzi sortu beharko dituzte.
C kategorian, azkenik, 2006an eta lehenago jaiotakoek parte hartuko dute eta elkarrekin nolabaiteko batasuna duten 8-12 bertso osatu beharko dituzte.
B eta C sailetan Euskal Herri osoko bertsozaleek parte hartu ahal izango dute. Kategoria bakoitzeko bi sari banatuko ditugu: 100 eta 50 euroko kultura bono bi A kategorian; 200 eta 150 euroko bi sari B kategorian; eta 1.000 eta 500 euroko beste bi C kategorian.
Lanak aurkezteko azken eguna 2025eko maiatzaren 30a izango da.