Noticias

En marcha el proceso de licitación del servicio de uso y gestión de las viviendas tuteladas y el centro de día

En el caso de las viviendas tuteladas, el objetivo del servicio es garantizar el adecuado uso de estas y, en caso de ser necesario, la atención individual y doméstica

12·03·2021


Tutoretzapeko etxebizitzen eta eguneko zentroaren kudeaketa eta erabilera esleitzeko prozesua abiarazi du Mendaroko Udalak

  • Tutoretzapeko etxebizitzen kasuan horien funtzionamendu egokia bermatzeko gainbegiratze lanak edota, beharrezkoa den kasuetan, arreta pertsonala eta etxekoa eskaintzea da helburua.
  • Eguneko Zentroaren kasuan, xedea da mendekotasuna duten adinekoei atentzio eta arreta integrala eskaintzea da, haien beharrak asebetez.

 

Mendaroko Udalak abian jarri berri du herriko etxebizitza sozialen eta eguneko zentroaren kudeaketa eta erabilera esleitzeko prozesua.

Tutoretzapeko etxebizitzen helburu nagusia da adinekoei ohiko ingurunean ahalik eta denbora gehienez eta baldintzarik egokienetan jarraitzeko erraztasunak eskaintzea, autonomia galera prebenitzeko edota arintzeko beharrezkoak diren laguntza zehatzak bermatuz. Horrekin batera, pertsona horiei komunitatean bizitzeko aukera eskaini nahi zaie.

Horretarako, adinekoak gizarte sare batean txertatzea sustatuko da Udaletik; horrek, kalitatezko harremanak eskainiko dizkie, hau da, babesa eta laguntza jasoko dute (emoziozkoa, informazio mailakoa eta instrumentala). Era berean, gizarte sare horrek norberaren nortasuna finkatzen lagunduko du, begiruneko arreta pertsonalizatuaren bitartez.

Eguneko Zentroan, halaber, zerbitzuaren helburu orokorra erabiltzaileei (mendekotasuna duten adinekoak) atentzio eta arreta integrala eskaintzea da, pertsona horien premia indibidualei erantzunez eta haien autonomia sustatuz zein bizi kalitatea hobetuz. Horrekin batera, haien familiei arreta egokia eskaintzen zaiela bermatu behar da.

Gauzak horrela, zerbitzuaren kudeaketa eta erabilera egokia bermatze aldera, Udalak beharrezkotzat jotzen du zaintzaile-animatzaile, psikologo, koordinatzaile eta garbitzailez osaturiko taldea osatzea. Horretarako, ezinbestekoa da langileen trebakuntza garatu beharreko lanera egokitua izatea, antzeko edukia duten lanetan esperientzia izatea eta, noski, EAEko hizkuntza ofizialak ezagutzea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioaren zein lehiaketaren epeen inguruko informazio osagarria ikusgai dago www.mendaro.eus webgunean.