Links interesantes
Atrás TABUEN KUTXATIK OHOLTZARA bertso saio musikatua Elgoibarren
02·10·2023
TABUEN KUTXATIK OHOLTZARA bertso saio musikatua
Iñurri elkartearen eskutik, minbizia modu batera edo bestera jasan dutenei laguntzeko eta gizartea sentsibilizatzeko “Tabuen kutxatik oholtzara” proiektu solidarioa martxan jarri dute, gertutik bizitako esperientzien harira.
Oraingo honetan, Elgoibarko Udaleko Euskara eta Berdintasun sailek bat egin dute Iñurri elkartearen proiektu honekin, eta “Tabuen kutxatik oholtzara” bertso eta musika ikuskizuna izango da urriaren 20an, 19:00etan, Herriko Antzokian. Sarrerak 8 eurotan salduko dira urriaren 2tik aurrera lotura honetan: www.izaninurri.eus . Sarreren dirua Iñurri elkartearentzat izango da.
BERTSOLARIAK
Uxue Alberdi
Miren Amuriza
Oihana Bartra
Nerea Ibarzabal
GAI-JARTZAILEA
Amaia Agirre
MUSIKARIAK
Gari Otamendi
Ixak Arruti
Ikuskizun honen bidez, gaur egun gizartearen ahotan eta mediatikoki hain ezaguna den gaixotasun honen atzean, orokorrean uste dena baino mundu zabalagoa dagoela ikusarazi nahi dugu, gaixotasunak inposatzen duen isiltasuna hautsiz, mamuak zokoratuz eta tabu diren gaiak azaleratuz.
Iñurri elkartekoek bularreko minbiziari lotutako estereotipoak gainditzeko ekarpen xume bat egin nahi dute, euren esperientzia, ahotsa eta gorputza plazaratuz; bide batez esanda, urteetan ukatu zaion presentzia eta espazioa eskainiz, eta sortzen dituen emozioak azaleraziz; batzuetan serio, besteetan umorez, minbizitik biziminera.
Izan zaitez eraldaketaren parte, izan zaitez Iñurri!