Agenda
Bada jendea, etengabe bromak egiten aritzearen poderioz, sinesgarritasuna galtzen duena.
Kasu horren adibide garbia da Antton Telleria Lopetegi (Wisconsin, 1865).
Kontua da Anttonen helburua ez dela sinsegarri izatea.
Hortarako daude kazetariak (jajaja).
Anttonek nahi duena da inguruan duen jendeak barre egitea.
Modu horretan konfiantza sentitzen baitu. Eta konfiantza oso gauza ona da. Hori bai, barre ez ezik, diruak ere ematen dio konfiantza.
Horregatik hasi da monologoak egiten:konfiantza apur bat eta diru mordo bat irabazteko.
Izan ere, pobre bizitzeko... horatarako daude kazetariak.
NEKATUTAK izeneko ikuskizunean, Antton Telleria zuzentasunaren mugak esploratzen saiatuko da (ikuskizunaren izenetik hasita). Barre eginarazteko helburu bakar eta sakratuarekin, "delikatuak" izan daitezkeen zenbait kolektibo aipatuko ditu: Psikologoak, ETA, Ertzaintza...eta, nola ez, polemikoenak: Irakasleak.