Agenda
Atrás Mendaroko XXVII. aire libreko Margo Lehiaketa
Irailaren 17an egingo da Mendaroko XXVII. aire libreko Margo Lehiaketa eta edonork har dezake parte. Mendaroko herria da gaia, espazio mugatuan, eta teknika, formatua eta euskarria libreak izango dira. Goñati pilotalekuan egingo da lanen zigilatzea, 08:30etik 11:00etara. Euskarriei dagokienez, lanerako prest eraman daitezke, baina ez da onartuko marrazki edo zirriborrorik. Lanak bertan aurkeztuko dira eguardiko 13:00etatik 14:00etara.
Lanik onenak aukeratuko ditu epaimahai batek, eta egunean bertan jakinaraziko dira epaimahaikideen izenak. Arratsaldeko 14:30ean emango dira jakitera irabazleak, eta sari banaketari ekingo zaio. Lau sari egongo dira guztira, eta lehenengo bi postuetako margolanak udalarentzat izango dira, bigarrena zozketarako izanik; hirugarren eta laugarren postuko margolanak margolariarentzat izango dira. Lehen saria 700 eurokoa izango da, bigarrena 500 eurokoa, eta hirugarrena eta laugarrena 300 eurokoa bakoitza.
Erakusketa egingo da aukeratutako lanekin urriaren 1ean, 2an, 8an eta 9an, 12:00tatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara Lagun Betikoenean. Erakusketaren ondoren, lanak jasotzeko azken eguna azaroaren 30a izango da.