Links interesantes

Atrás Mendaro Udalbiltza Partzuergoan sartu da

2024ko urtarriletik aurrera Mendaro euskal erakunde nazionalaren parte da.

12·02·2024


Mendaro Udalbiltza Partzuergoan sartu da

 

2024ko urtarriletik aurrera Mendaro euskal erakunde nazionalaren parte da.

Euskal Herria burujabe bat eraikitzeko bidean, Udalbiltza Partzuergoak Euskal Herriko garapen eta barne kohesioa sustatzea ditu helburu nagusi. Horretarako, euskal lurraldea zatitzen duten hiru eremu administratiboetako udalen arteko elkar ezagutza eta lankidetza instituzionala bultzatzen ditu.

Mendaroko Udalaren abenduko Osoko Bilkuran aho-batez erabaki zen Udalbiltza Partzuergoarekin eta bere estatutuekin bat zetorrela, eta bertan sartzeko eskaera luzatu zion partzuergo horren Kontseilu Nagusiari.

Jada onartu da Mendaroko udalerriaren atxikimendua, eta beraz, Mendarok Udalbiltzaren parte izatearen eskubide eta betebeharrak bereganatu ditu.

Enetz Ezenarro alkateak uste du Mendaro Udalbiltzan egotea oso garrantzitsua dela: “Honek aukera zuzena emango digu beste udalerri batzuetan aurrera eraman diren proiektu interesgarri asko, gai oso estrategikoetan, geure egiteko”.