Publicador de contenidos
Noticias
Atrás 25/26 ikasturteko kultur eta kirol ikastaroak
24·09·2025




Udal eraikinetan eskaintzen den kultur eta kirol ikastaro eta zerbitzuen eskaintza bateratzeko ahalegina egin du Udalak azken hilabeteetan. Maiatzean parte hartze prozesu bat ireki zen herritarrek faltan sumatzen zuten eskaintza zein litzatekeen detektatzeko. Informazio hori eskutan, deialdia egin zitzaien orain arte horrelako ikastaroak eskaini izan dituzten edo aurrerantzean eskaini nahiko lituzketenei, 25/26 ikasturterako eskaintza zehazteko eta horretan jardun du azken asteetan.
Eskaintza guztia hurrengo karteletan laburbilduta daukazue, alde batetik haurrei dagokiena eta bestetik, gazte eta helduei dagokiena, bereiztuta. Ahal izan den neurrian zer ikastaro, noiz eta non emango den zehazten da eta kasu bakoitzean, informatzeko kontaktu helbide elektroniko edo/eta telefonoa ere bai.
Izena emateko epeak zabalik daude dagoeneko, kasu gehienetan plazak dauden bitartean izena emateko aukera dagoelarik.
Animatu eta parte hartu!