Publicador de contenidos

Noticias

Atrás “Minecraft” filmaren proiekzioa izango da otsailaren 22an Zinema euskaraz zikloaren baitan

.

19·02·2026


“Minecraft” filmaren proiekzioa izango da otsailaren 22an Zinema euskaraz zikloaren baitan

 

"Minecraft" filma ikusi ahal izango da igandean, arratsaldeko 17:00etan, Arno Guraso elkarteak Mendaroko Udalarekin batera antolatuko "Zinema euskaraz" zikloaren baitan

 

Arno Guraso elkarteak Mendaroko Udalarekin batera euskarazko zinema zikloa antolatu du lehenengo aldiz; negu denboraldian, igandetan, bost film ikusi ahal izan dira San Agustin Kulturgunean. 


Igande honetan, otsailaren 22an, arratsaldeko 17:00etan “Minecraft” filma ikusi ahal izango da San Agustin Kulturgunean. Azken filma izango da, zikloa itxiko duena.


Zinema euskaraz zikloaren helburua gaztetxo eta gazteentzako eskaintza gehitzea da. Horrela, haurrentzako hiru film programatu dira eta beste bi, berriz, adin guztientzat.


Zinemarako sarrera doakoa izango da ikusle guztientzat; izan ere, antolatzaileek ez dute nahi dirua traba izaterik euskarazko zinemaz gozatu ahal izateko.


"Minecraft" Sinopsia 

Ongi etorri Minecraft-en unibertsora. Hemen, sormena, sortzen laguntzeaz gain, biziraupenerako giltzarria ere bada. Garrett “Zabor-biltzaile” Garrison, Henry, Natalie eta Dawn moldatu gabeko lau pertsona dira, eta eguneroko arazoekin borrokatzen dihardute. Ustekabean, atari misteriotsu batek herrialde harrigarri baterantz eramango ditu; irudimenaz elikatzen den mundu kubiko baterantz. Etxera itzultzeko, mundu arraro hori menderatzen ikasi beharko dute, baita Piglins eta Zonbi izaki arriskutsuengandik defendatu ere. Gainera, Steve artisau-adituaren laguntza izango dute. Abenturan zehar, ausartak izateko desafioa izango dute bostek, eta euren ezaugarri berezi eta sortzaileak berraurkituko dituzte. Mundu errealean aurrera egiteko behar dituzten ezaugarri berberak dira, hain zuzen.

 

ARAUAK