Publicador de contenidos

Noticias

Atrás “Barrakuadren altxorra” filmaren proiekzioarekin hasiko da lehenbizikoz antolatu den Zinema euskaraz zikloa

1
.

22·01·2026


“Barrakuadren altxorra” filmaren proiekzioarekin hasiko da lehenbizikoz antolatu den Zinema euskaraz zikloa

 

"Barrakudaren altxorra" filma ikusi ahal izango da igandean, arratsaldeko 17:00etan, Arno Guraso elkarteak Mendaroko Udalarekin batera antolatuko "Zinema euskaraz" zikloaren baitan

Arno Guraso elkarteak Mendaroko Udalarekin batera euskarazko zinema zikloa antolatu du lehenengo aldiz; negu denboraldian, igandetan, bost film ikusi ahal izango dira San Agustin Kulturgunean.


Igande honetan, urtarrilaren 25ean, emango zaio hasiera zinema zikloari: arratsaldeko 17:00etan “Barrakudaren altxorra” filma ikusi ahal izango da San Agustin Kulturgunean.


Zinema euskaraz zikloaren helburua gaztetxo eta gazteentzako eskaintza gehitzea da. Horrela, haurrentzako hiru film programatu dira eta beste bi, berriz, adin guztientzat.


Zinemarako sarrera doakoa izango da ikusle guztientzat; izan ere, antolatzaileek ez dute nahi dirua traba izaterik euskarazko zinemaz gozatu ahal izateko.


Hurrengo 4 filmak hauek izango dira: “Irabazi arte!” (5. Denboraldiko lehen atala), otsailaren 1ean; “Hartz-atzapar kanpamendua”, otsailaren 8an; “Lagunak erreskatera”, otsailaren 15ean; eta “Minecraft”, otsailaraen 22an.


"Barrakudaren altxorra" Sinopsia eta fitxa teknikoa


Bere gurasoen bila dabilela, Chispasek Barrakuda Kapitain beldurgarriaren ontzian amaituko du. Tripulazioak ez daki irakurtzen Chispasek baino ezin die lagundu Phineas Craneren altxorra aurkitzen, Karibeko pirata guztien artean baliotsu eta gutiziatuena izanik.

Zuzendaria: Adrián García  
Herrialdea: Espainia, Belgika
Urtea: 2025
Iraupena: 87 min.
Adina: adin guztientzat


 

1