Web edukia bistaratu

Proiektuak

2014 eta 2016 ekitaldietan egindako inbertsioen Proiektuak azaltzen dira, eta 2017ko aurrekontuan zerrendatu direnak. Azken hauek 2016eko likidazioan aurreikusten den Altxordegiko Gerakinarekin finantziatuko direlarik..

 

 

Dokumentuak deskargatu

Proiektuak 2014-2017 [pdf]

Mendaroko udal gobernuaren proiektuak.

 

 

 

KIROLA ETA AISIALDI GUNEAREN PROIEKTUA

Kokapena: Andoneikuako berdegunean

Proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiko irizpideak jarraituz idatzi da.  Herri mailan Mendarok oinarrizko kirol ekipamenduak badituenez, (estalitako pilotalekua), ohizkoak ez diren kirol guneak eraiki nahi dira (jolas-kirol eta aisialdirako), biztanle guztiek kirola egiteko aukera izan dezaten berezko ingurunean. Bestalde, eskualde mailako ekipamenduak sustatu nahi dira, Elgoibarko kiroldegia bezala, era honetan eginiko inbertsioa optimizatuz eta zerbitzuen kudeaketa mankomunatua bultzatuz.

Proiektuak, 3.400 metro karratuko azalera hartuko du, ongi bereizitako bi gune egokitzea aurreikusten delarik.

Gune hauetako bat kirola egiteko izango da eta ondorengo elementuak izango ditu:

- Erabilera anitzetarako kantxa, mini-skate edo patinajea, padel kantxa, aire librean gimnasia osasungarria egin ahal izateko gailuak (padel-eko instalazioaren portxean), eta automatikoki garbitzen den komuna.

Beste gunea, jolas eta aisialdirako izango da eta ondorengo instalakuntzak izango ditu:

- Ur turrustak, uda garaian jolasteko, mahai eta eserlekuak, eta iturria.

Goñati eraikinaren gertutasuna kontutan izanik, ez da aldagela berriak egitea aurreikusi.

Bestalde, Andoneikua kaleko aldapan dagoen sarbidea (zig-zag), urteen poderioz hondoratuta geratu da gune batzuetan, eta proiektu honetan bere konponketa burutuko da.

Proiektu honen aurrekontua 627.000 eurokoa (BEZ barne) da, Udalaren baliabide propioekin finantzatuko dena (aurtengo udal aurrekontutik 130.000 euro baino gehiagoko partida + geratzen den kopuruarentzat aurreko urteetako Diruzaintza Gerakina).  Bestalde, Udalak, beste erakunde batzuei dirulaguntzak eskatu dizkie (Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza), oraindik ebatzi gabe daudenak.

Memoria

Kokapen planoa

Oraingo planoa

Antolaketa Orokorraren planoa