Web edukia bistaratu

Ludoteka

Harremanetarako

  • AGINTZARI Gizarte Ekimeneko S. Coop-eko hezitzaileak.
  • Helbidea: Kilimon Etorbidea 7, 3 solairua.
  • Tel: 943 033 298.
  • Ordutegia: Astelehenetik ostegunera 17:00etatik 19:00etara.

 

Urteko ekintzak

Ohizko ekintzak. Ludotekako  txokoak

Ludoteka

Ludoteka  5 espazio nagusitan banatuko da aurreko ikasturtea bezalaxe. Txoko hauek eskaintzen dizkiguten baliabideak ikusiz momentuz, ekintza hauek programatu dira:

Erdigunea edo alfonbran:

  • Araudiaren azalpena.
  • Arnasketa lantzeko/kasketak bideratzeko ikastaroa haur eta gurasoentzat.
  • Psikomotrizitate edota antzezte ariketak; patinak, zirkuituak, saltoak eta talde jolasak.
  • Nor da nor jolasa haurrekin (ezagutza jolasak haien artean harremanak eratzeko).
  • Musika-jolasak.

Irakurketa txokoan:

  • Ipuin kontaketak. Txikiak irakurtzen ikasten ari direnez, apur bat irakurtzen ahalegintzen dira.

Jolas sinbolikoen txokoan:

  • Mozorro lehiaketa/desfilea.
  • Legorekin eraikuntza erraldoia.

Mahai jokoen txokoan:

  • Adinari dagozkien jokoak; puzzle txapelketa...

Sormen txokoan:

  • Urtaroen horma-irudia leihoetan. (Materiala lortzeko irteerak egingo dira Mendaroko txoko ezberdinetara).
  • Etxera eramateko edota ludoteka apaintzeko hainbat eskulanak, margoketa.
  • Papiroflexia tailerra, kamisetak margotzen, makarroiekin egindako lepokoak, kartoizko animalitxoak, harizko pultsera eta lepokoak.
  • Akelarrerako eskulanak.

 

Ez-ohizko ekintzak. Gaiaren inguruan

Ikasturte honetan aurreko urteetan bezala, herrirako emanaldi bat eskainiko da. Aurreikusi da, gaia San Juan Sua izango dela berriro ere eta horren inguruan Akelarrea prestatuko da.

 

Bestelako ekintzak. Egutegiarekin lotuta

  • Halloween-eko gaileta tailerra eta merendola (Aizpen) eta beste hainbat ekintza.
  • Gutarren bisita.
  • Euskararen eguna. Abenduak 3. Euskarazko pelikularen bat ikusi.
  • Gabonei loturik, ipuin kontalaria.
  • San Blas opilak. Otsailaren 3an.
  • Makillaje tailerra.
  • Mozorro desfilea (inauteri astean).
  • Gozogintza tailerra (kulturartekotasuna landuz ekintza interkulturala sortu, guraso desberdinen laguntzaz).
  • Mendaro ezagutzen (irteera desberdinak).
  • Akelarreari loturik ipuin kontalaria.
  • Urtaro bakoitzari dagokion muralak.

Kanpo ekintzak (herrira begira)

  • Indarkeriaren aurkako eguna. Azaroak 25.Goñati Pilotalekuan.
  • Emakumeen eguna. Martxoak 8. Goñati pilotalekuan.
  • Akelarrea. Ekainaren 23an.

Irteera Bereziak

Ekainean adibidez Mendizorrotzako igerilekuetara irteera ludotekako nagusiekin.

2016-2017 ekitaldiko lehen hiruhileko plangintza

 

Dokumentua deskargatu

Ludotekan izenematea [pdf]

Plangintza 2016-2017 ikasturtea. Mendaroko ludoteka.