Web edukia bistaratu

Liburutegia

Liburutegia

Harremanetarako

  • Liburuzaina: Lanpostua hutsik. Enplegu eskaintza publikoa berehala.
  • Helbidea: Herriko Enparantza 8. Udaletxeko eraikineko 1.solairuan.
  • Tel: 943 033 291.
  • Faxa: 943 033 281.
  • E-maila: liburutegi@mendaro.eus

 

Ekintzak

  • Liburu.
  • Ipuin.
  • Bideoak.
  • Cd-en maiIeguaz gain.
  • ipuin kontalaria ere antolatzen da.

 

Euskadiko Irakurketa Sare Publikoa

Jarraibideak

Mendaroko Udal Liburutegiko eta Euskadiko Irakurketa Sare Publikoan dauden liburutegiko katalogoak kontsultatzeko beharrezkoa da helbide honetara sartzea. Behin hemen sartu ostean, erabiltzalearen zenbakia eta pasahitza sartu behar dira.

  • Erabiltzailearen zenbakia.
  • Pasahitza: (Aukera ematen digu pasahitza aldatzeko).

Helbide honetan sartuz, bazkideak ahal ditu:

  • Aukera du maileguan  hartu dituen liburuen mailegu-iraupena luzatzea beste 15 egunetarako  eta 7 egunetarako multimedia maileguak. Bost egun edo gutxiago faltatu behar dira liburua maileguan duzun liburuaren epea luzatzeko.
  • Liburua, momentuan maileguan badago, aukera ematen digu erreserbatzeko.
  • Libre dagoen liburu bat eskatu ahal izatea, eta liburuzainak bereiztuko du, irakurlea jasotzera pasa dadin.

Karnet batekin posiblea da hiru liburu eta hiru multimedia maileguan hartzea.

  • Maileguan hartzeko liburuen iraupena 15 egunetakoa da eta multimedia 7 egunetakoa.
  • Karnet honekin aukera daukagu Euskadiko Sare Publikoan dauden liburutegietako liburuak eta multimediak maileguan hartzeko. Ez digu aukerarik ematen  Bilboko eta Donostiako liburutegi publikoetatik fondoak maileguan hartzeko.
  • Maileguan dauden liburuak eta multimediak  berandu bueltatuz, isuna jartzen da: ezin izango du X egunetan libururik hartu (berandu bueltatutako liburu kopurua x berandu bueltatutako egun kopurua).

 

Dokumentuak deskargatu

Eskabide-orria [pdf]

Irakurle txartelaren eskabide-orria.

 

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera, 17:30-etatik 20:00etara.

  • 17:30-etatik 18:30etara:
    • Txikien ordua (umeak gurasoekin egongo dira).
    • Taldeko lanak.
    • Liburuen mailegua.
  • 18:30-etatik 20:00etara (Isiltasuna beharrezkoa).
    • Bakarkako lanak.
    • Liburuen mailegua.
    • Interneten erabilera.