Web edukia bistaratu

Kontzentzio azoka

Urtez urte, Mendaroko Udalak Kontzentzioko Barazki eta Ganadu Azoka antolatzen du. Fruituen, barazkien, ganaduen, artisautzen eta abarren erakusketa eta salmenta da.

Norberak landutako produktuen erakusketa eta salmenta honetan, eskualdeko baserritarrek parte hartzen dute: barazkiak, fruituak, nekazaritza ekologikoa, eztia, sagardoa, ogia, gazta, txokolatea, hegaztiak, ganadua eta artisautza (Burdinazko tresnen eta piloten eskuko tailerrak), saltzen dituzte, besteak beste.

Debemen, Debabarreneko Landa Garapenerako Elkartea, antolatzaileetako bat da.

Kontzentzioko azoka

 

Programa 2017

2017-12-02an ospatuko da

Ondorengo ekintzak izanik:

  • 9:30: Barazki eta ganadu azokaren hasiera.
  • 11:00: VII. Sagardo Lehiaketa.
  • 11:00: BASERRIRA GERTURATZEN (neska-mutilentzako tailerrak) NIREAren eskutik (Euskadiko Landagune eta Hiriaren bilgunea)
  • 12:00: Mendaroko Trikitixa dantza taldearen kalejira.
  • 12:30: Izetako idiek gidatutako gurdian ibiltzeko aukera.
  • 13:00: Usansoloko JOALDUNAK kalejiran.
  • Ondoren Sari Banaketak.
  • 16:00: Eskolarteko pelota txapelketa.
  • 18:00: Elgoibarko Haritz Dantza Taldearen saioa.
  • Maite Maiora, Munduko Txapeldunari ESKER ONA.
  • Ondoren, Basetxerri saiheski errea dastatzeko aukera "GURI 5" erromeixa taldeak alaitua.

 

Mendaroko azoka

Mendaroko azoka

Mendaroko azoka

Mendaroko azoka

 

Kontzezio azoka eguna Mendaron, 2013

Kontzezio azoka eguna Mendaron, 2012

 

 

Dokumentua deskargatu

Mendaro azoka [pdf]