Web edukia bistaratu

Gizarte zerbitzuak

Kontaktua

  • Herriko Enparantza,1 Mendaro
  • Ordutegia: 09:30tatik 13:00tara
    Astelehena, eta osteguna hitzordua eskatuta.
  • Tel.: 943 033 282
  • E-maila: gizartekintza@mendaro.eus

 

Zer eskeintzen da?

Mendaroko Gizarte Zerbitzuak herritarren eta elkarte guztien eskura daude, eta bere helburua herritarren ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea da. Gizarte Zerbitzuen funtzio nagusienetakoa da eskubide eta baliabideei buruz informazioa ematea, balorazioa egitea eta orientatzea. Herritarrari gizarte baliabideei buruzko informazioa emango zaio, eskaera egin duen pertsonarekin batera eskaerari bide eman dion egoera baloratuko da, eta kasu bakoitzerako egokienak diren zerbitzu, prestazio eta laguntzak abian jarriko dira.

Gizarte zerbitzuen funtzio nagusiak, beste batzuen artean, ondorengoak dira:

  • Dauden gizarte baliabideen berri eman eta orientabideak eskaintzea.
  • Diagnostikoak eginez eskaeraren inguruko balorazioa egitea.
  • Gizarte eta familia arloko esku-hartze proiektuak prestatu eta burutzea.
  • Hainbat prestazio eta gizarte baliabideren tramitazioa kudeatzea.
  • Prebentzio eta gizarteratze proiektu eta zerbitzuak kudeatzea.

 

Prestazio eta zerbitzuak 

 

Gizarte larrialdietarako laguntzak  

Zer dira?

Gizarte-larrialdietarako laguntzak ekonomiko ez aldizkakoak dira, subentzio moduan ematen direnak. Gizarte-bazterkeriarik gerta ez dadin edo halako bazterkeriak konpontzeko behar-beharrezkoak diren gastu zehatzak ordaintzeko nahiko baliabiderik ez dutenentzako dira, eta berdin dio dena delako gastua arrunta edo ohiz kanpokoa den. Amaierako izaera dute eta emana izan den helburu jakin baterako erabiliko dira.

Betebeharrak

  • Gutxienez 18 urte izatea.
  • Laguntza eskatu baino 6 hilabete lehenago gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritako erroldan izatea.

Araudia

  • 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Dirusarreren Berme eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Legea.
  • AGINDUA, 2015ko otsailaren 25ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Agindu honen bidez, gizarte larrialdietarako laguntzetako berariazko gastu bakoitzeko 2015ran gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak ezartzen dira, 20015an laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak ezartzen dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko, udal eta mankomunitate bakoitzarentzat aurrekontuan ezarritako gehienezko zenbatekoak finkatzen.

 

 

Dokumentuak deskargatu

Udaleko protokoloa [pdf]

 

Dokumentuak deskargatu

Egutegia [pdf]

 

 

Diru sarrerak bermatzeko laguntza  

Zer da?

Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza helburu zehatzeko laguntza bat da, eta laguntza horren eskubidea aitortzen da oinarrizko beharrak asetzeak dakartzan gastuei aurre egiteko.

  • Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egon eta benetan bizitzea, eskaera data baino sei hilabete lehenagotik gutxienez.
  • Baliabide ekonomikorik ez izatea edo baliabide ekonomikoetan muga jakin batera ez iristea.
  • 23 urte edo gehiago edukitzea, zenbait salbuespen daudelarik.

Araudia

  • 2012ko ekainaren 19ko 31/2012 FORU DEKRETUA, Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza ezartzekoa.
  • GAO 2012 Ekaina 27

 

Kotizatu gabeko pentsioak  

Zer da?

Erretiroko eta ezintasuneko kotizatu gabeko pentsioak prestazio ekonomikoak dira, erretiratzeko edo ezintasun egoeran eta premia egoeran dauden herritar guztiek diru-laguntza izan dezaten, kotizatu ez badute ere edota kotizaziopeko pentsio bat jasotzeko eskubidea izateko kotizatu ez badute.

Bi laguntza mota daude: Ezintasunagatik eta Erretiroagatik.

Betebeharrak

Ezintasunagatiko pentsioan:

  • Eskaeraren egunean, 18 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago izatea.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea.
  • %65eko edo gehiagoko ezintasuna izatea.
  • Biziraupeneko oinarrizko beharrei aurre egiteko nahiko baliabide ekonomikorik ez izatea.

Erretiroagatiko pentsioan:

  • Gutxienez 65 urte edukitzea.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea.
  • Biziraupenerako oinarrizko beharrei aurre egiteko nahiko baliabide ekonomikorik ez izatea.

Araudia

  • 1400/2007 Errege Dekretua argitaratu dena Estatuko aldizkari ofizialean 260.zenbakian.
  • 357/91 Errege Dekretua,, 26/1990 Legea KGP arloan garatzekoa (69. zk. BOE, 1991ko martxoaren 21ekoa).
  • 1994ko ekainaren 20ko 1/1994 Errege Dekretu Legegilea,, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bateratua onartzekoa (BOE, 1994ko ekainaren 29koa).
  • 1734/94 Errege Dekretua, 30/1992 Legea ezinduak gizarteratzeko prestazio sozial eta ekonomikoei, Gizarte Segurantzako kotizatu gabekoen pentsioei eta, emigratzaile espainiarren alde, zahartzaroko pentsioei buruzko prozeduretako neurri arautzaileetara egokitzen duena 189 zk. BOE, 1994ko abuztuaren 2koa. Urteko aurrekontuen legeak, diru zenbatekoak finkatzeko.
  • 1998ko urtarrilaren 30eko 118/98 Errege Dekretua, 1991ko martxoaren 15eko 357/91 Errege Dekretua moldatzen duena, kotizatu gabekoek pentsioak eskuratzeko eskubidea izateko baldintzak egiaztatzeari buruzkoa (42 zk. BOE, 1998ko otsailaren 18ko).
  • 1996ko abenduaren 29ko 13/96 Legea, Zerga, Administrazio eta Gizarte alorreko neurriei buruzkoa (BOE, 1996ko abenduaren 31koa).
  • 1997ko maiatzaren 30eko 771/97 Errege Dekretua, pentsioen aparteko ordainketen zenbatekoa ezartzeko arauak ematen dituena (130 zk. BOE, 1997ko apirilaren 31koa).
  • Abenduak 14ko 39/2006 Legea, Norberaren autonomiaren sustapen eta menpekotasun egoeran daude pertsonen arretari buruzkoa.

 

Ezgaitasuna edo/eta mendekotasuna baloratzea  

Zer da?

Balorazio honek ebazten du pertsonak bere eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko duen gaitasuna, ala nola, behar duen laguntza eta gainbegiratzea hauek egiteko.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • NAN.
  • Eskaera inprimakia.
  • Medikuaren txosten eguneratua.

Araudia

  • Abenduak 14ko 39/2006 Legea, Norberaren autonomiaren sustapen eta menpekotasun egoeran daude pertsonen arretari buruzkoa.
  • 504/2007 ERREGE DEKRETUA, apirilak 20koa, 39/2006 Legean onartutako menpekotasun egoeraren baremoa onartzen duena
  • 1971/1999 ERREGE DEKRETUA, 1999ko abenduaren 23koa, ezintasun maila aitortu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa.

 

Mendekotasunaren legeari buruzko prestazioak  

Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa:

Eguneko zentroko eta Egoitza Arreta iraunkorreko zentroko zerbitzuen kostua finantzatzen laguntzeko da.

Familia inguruneko zaintzetarako eta profesionalak ez diren zaintzaileei laguntzeko prestazio ekonomikoa

Familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa profesionala ez den bere familia inguruneko zaintzaile batek mendeko pertsonari emandako arretatik ondorioztatutako gastuen estalduran laguntzekoa da.

Laguntza pertsonaleko prestazio ekonomikoa

Menpekotasun handia duten pertsonen autonomiaren sustapena errazten duten laguntzaile pertsonalen kontrataziotik ondorioztatutako gastuak estaltzen laguntzeko da.

Araudia

  • 133/2007 Foru Dekretua, 2007ko azaroaren 20 koa, Gipuzkoako lurralde historikoaren esparruan, menpekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta laguntza sustatzeko abenduaren 14 ko 39/2006 Legea.

 

Etxez-etxeko laguntza  

Zer da?

Nor bere kabuz baliatzeko zailtasunak dituzten pertsonei eta elkarbizitza unitateei zuzendua dagoen zerbitzua da. Etxean bertan ematen da zerbitzua, ohiko inguruan integratzen eta egoten laguntzeko nahiz autonomia funtzional murriztua nolabait konpentsatzeko helburua duten esku hartzeak aplikatuz.

Eskaintzen diren zerbitzuak

Etxeko lanak egiteko laguntza elikadurarekin lotuak:

  • Otorduak prestatzen laguntzea.
  • Jakiak erostea.

Jantziekin lotura dutenak:

  • Etxean arropa garbitzen laguntzea.
  • Arropa gainbegiratzea.
  • Arropa ordenatzea.
  • Etxean arropa lisatzea.
  • Arropa erosten laguntzea.

Etxebizitza mantentzearekin lotura dutenak:

  • Etxea mantentzea eta garbitzea.
  • Ohea egitea.
  • Etxean egin behar diren ohiz kanpoko garbiketa lanak egitea.
  • Jabekideen komunitatearenak diren tokiak garbitzea.

Nork bere burua zaintzeko laguntza:

  • Nork bere burua garbitzen laguntzea (pertsonaren jantziak eta oheko arropa aldatzea barne).
  • Ohetik jaiki, oheratu eta eserlekutik altxatzen laguntzea.
  • Etxean mugitzeko laguntza ematea.
  • Medikuak adierazitako ahoz hartzeko botikak kontrolatzea eta botiken jarraipena egitea.

Janzten eta bazkaltzen laguntzea:

  • Etxetik kanpoko izapide pertsonalak egiten laguntzea: banketxean, osasun arloan, errekurtsoak izapidetzen, dokumentazioa eskatzen eta ematen e.a.
  • OSASUN ARLOKO ZERBITZUAK kanpoan geratzen dira.
  • Etxe ingurunean egin beharreko joan-etorrietan laguntzea: haurtzaindegietara, ikastetxeetara, gizarte zerbitzu espezializatuetara, garraioak hartzera,e.a.
  • OSASUN ARLOKO ZERBITZUAK kanpoan geratzen dira.

Araudia

  • Etxez etxeko laguntza zerbitzuen udal araudia, 2006ko martxoaren 30.ko udalbatzan onartua, GAO 127 zenbakia 2006-07-05ean argitaratua.

 

Laguntza teknikoak  

Zer da?

Laguntza teknikotzat hartzen da pertsona ezgaitu batek bere urritasun edo ezgaitasunarengatik erabiltzen duen produktu, tresna, ekipamendu edo sistema tekniko oro, bere eguneroko bizitzako autonomia pertsonala hobetuz eta Kontzeptu horregatik honako laguntza hauek ematen dira:

  • Mugitzeko laguntzak: gurpildun aulki motorizatuak, gurpildun aulki bereziak, ibilgailua egokitzea, ibilgailua erostea, altzari egokituak, garbitu eta bainatzeko osagarriak, eskailerak igotzeko eta batetik bestera eramateko aparatuak.
  • Irisgarritasuna hobetzeko laguntzak: etxean sartzeko eta etxea egokitzeko.
  • Komunikaziorako laguntzak: entzuteko protesiak, inguruaren kontroleko sistemak, beste pertsonekin komunikatzeko gailuak eta software nahiz hardware egokituak.

Betebeharrak

  • Mendaron erroldatua egotea.
  • %33koa baino handiagoa den ezintasun gradua edukitzea edo eta dependentzia graduren bat izatea.
  • Zerbitzu bereziko Diputazioko departamentutik pertsonari bere ezintasunaren arabera dagokion errekurtso egokienera orientazioa egina izatea.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • NAN.
  • Inskripzio agiria.
  • Errentaren gaineko Zergaren kopia eta Ondarearen gaineko Zergarena. Behartua egon ezean, pentsio edo bestelako edozein irabaziren agiriak eta Gipuzkoako Foru Ogasunak datu fiskalei buruz ematen duen ziurtagiria azken urteko datu fiskalei buruzkoa.
  • Banketxearen izena eta kontu korrontearen zk. 20 digituekin.
  • Eskatzen den laguntza horren aurrekontu zehatza eta xehatua.

Beharrezkoak diren agiri bereziak, laguntza motaren arabera:

  • Aulki berezi motorizatuak: eskaeraren kopia eta Osakidetzaren ebazpena.
  • Audifonoak: mediku txostena, entzuteko protesiak behar dituela egiaztatzen duena eta audiometria.
  • Ibilgailua egokitzea garraiatzeko pertsonak ezintasunak dituzten kasuan: eskatzailearen ordezkariak baliozko gidabaimena, auto dokumentuen kopia ziurtatua kopia egiaztatua eskatzailearen ordezkariaren izenean.

Araudia

  • 11/2004 FORU DEKRETUA, 2004ko otsailaren 24koa, ezintasuna edo mendekotasuna duten pertsonentzako banakako laguntzak arautzen dituena (GAO 39. zenbakia, 2004-02-27)
  • 383/2005 FORU AGINDUA, Ekainaren 2koa, laguntzen zenbatekoa eta berauek emateko baremoak aldatzen dituena (GAO 114. zenbakia, 2005-06-17)
  • Ezinduei eta besteren beharra dutenei banakako laguntzak emateko 2007. ekitaldiko deialdia (2007ko urtarrilaren 22ko GAO 15 zk.).

 

Eguneko zentroa  

Zer da?

Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beste batzuen laguntza behar duten adinekoentzako laguntza zentroak dira. Ematen diren zerbitzuak ondoko hauek dira: garraioa, higiene pertsonaleko zerbitzua, jangela eta osasunaren jarraipena.Era berean, ekintza desberdinak egiten dira norbanakoaren gaitasun fisiko eta psikologikoak mantentzeko.

Eguneko zentroak honako helburuak dituzte:

  • Ohiko ingurunean mantentzea erraztea.
  • Erabiltzailearen beharrizanen araberako egitarau egokiak garatuz, ahalik eta autonomia maila altuena lortzeko.
  • Laguntza eta aholkua emanez erabiltzaileen senideei, hau da, zainketa-lanak egiteko jarraibideak eman etxean ere behar bezala zaindu ahal izan ditzaten.
  • Badaude zenbait eguneko zentro lan egunetan soilik harrera ematen dutenak, beste batzuk asteburu eta jai egunetan ere ematen dute.

Araudia

  • 202/2000 DEKRETUA, 2000ko urriaren 17koa, adineko ezinduentzako eguneko zentroei buruzkoa. (EHAA 214. zenbakia, 2000-11-08)
  • 7/2015 FORU DEKRETUA, martxoaren 24koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasun egoeran dauden pertsonak egoitza zerbitzuetan eta eguneko zentroetan sartzeko araubidea arautzen duena.
Mendaroko eguneko zentroa   

 

Mendaroko eguneko zentroa

 

Babestutako etxebizitzak  

Arautu gabe dago oraindik.

 

Ekinduen senitartekoentzako beste laguntzak  

ALDI BATERAKO EGONALDIAK

Errekurtso honek pertsona helduen zaintzan dagoen familiari atseden tarte bat eskaintzeko eratzen da, honela pertsona helduari behar dituen zaintzak ematen zaizkio itzartutako egoitza batean.

Egonaldiak urteak 15 egunetakoa edo hilabetekoa izan daiteke edo hilabetean asteburu batekoa.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • NAN.
  • Medikuaren txosten eguneratua.
  • Errentaren gaineko Zergaren kopia eta Ondarearen gaineko Zergarena. Behartuta egon ezean, pentsio edo bestelako edozein irabaziren agiriak eta Gipuzkoako Foru Ogasunak datu fiskalei buruz ematen duen ziurtagiria azken urteko datu fiskalei buruzkoa.
  • Gizarte Segurantzako txartela.

LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA

Egoera berriak eta aldakorrak hobeto gainditzen laguntzeko euskarri psikologikoa da, famili zaintzaileetan sortzen diren estrés eta egonezin sentimenduak kontuan hartuz.

LAGUNTZA TALDEAK

Familiei elkarrekin hitz egiteko eta hartu-emanetan jartzeko aukera ematen zaie, egoera berean dauden beste pertsonek entzun eta laguntzen dietela senti dezaten.

FAMILIENTZAKO PRESTAKUNTZA

Adineko ezinduak zaintzen dituzten familiei laguntzeko bereziki prestatutako ikastaroak dira, familiei zeregin hori behar bezala egiten erakusteko helburuarekin.

Araudia

  • 72/2000 FORU DEKRETUA 2000ko uztailaren 18koa, adineko pertsona ezinduen ardura duten familiei laguntzeko “Sendian” Programa onesten duena (GAO 142. zenbakia, 2000-07-27).

 

Adinduen egoitzak  

Zer da?

Adineko pertsona ezinduentzat dira egoitza hauek, hau da, laguntza behar dutelako edo beste arrazoi batzuengatik beren ohiko bizilekuaren ordez besteren bat komeni zaienentzat. Egoitzetan bizileku bat eta mantenua eskaintzen zaizkie adinekoei, baina baita langile espezializatuen laguntza osoa eta pertsonalizatua ere egun osoan.

Betebeharrak

  • Zerbitzuaren premia.
  • 65 urte izatea.
  • Bai pertsona erabiltzaileak eta baita pertsona zaintzaileak ere, halakorik izanez gero, eskaera egiteko momentuan Gipuzkoako Lurralde Historikoan izan behar dute benetako bizilekua. Hori egiaztatzeko, erroldatze-agiria eta bizikidetza ziurtagiria aurkeztu beharko dira. Erroldatua egon arren benetako bizilekuari buruz arrazoizko zalantzak izanez gero, benetako bizileku hori egiaztatzeko beste agiri gehigarri batzuk ere eskatu ahal izango dira.
  • Erabiltzaileak mendekotasun egoeran dagoela aitortzea. Hori egiaztatzeko, mendekotasuna baloratzeko agiria ( MBA) aurkeztuko du, egoera hori ziurtatzen duen agiria, hain zuzen. Hiru mendekotasun maila daude eta horietako edozein izan daiteke.

Araudia

  • 7/2015 FORU DEKRETUA, martxoaren 24koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasun egoeran dauden pertsonak egoitza zerbitzuetan eta eguneko zentroetan sartzeko araubidea arautzen duena
  • 41/1998 DEKRETUA, 1998ko martxoaren 10ekoa, adinekoentzako egoitza zerbitzuei buruzkoa (EHAA 66. zenbakia, 1998-04-07)
  • Abenduaren 14ko 39/2006 Legeak, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta Mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoak.

 

Teleasistentzia  

Eusko Jaurlaritzaren eskumena izanik, ondorengo loturan aurki daiteke informazio guztia.

Enplegu eta gizarte politiketako saila   

Araudia

  • 144/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, telelaguntza-zerbitzu publikoari buruzkoa

 

Gune familiarrean interbentzio giza-hezitzailea  

Zer da?

Esku-hartzea, zailtasunezko egoeran dauden familiekin, hain zuzen, arrazoi desberdinengatik modu autonomoan beren egoera hobetzeko beharrezko baliabiderik ez duten familiekin.

Programaren ezaugarri nagusietako bat profesionala (familiako hezitzailea) familiaren eguneroko ingurura hurbiltzea da, elkarrekin lehentasuna emanez dagokion premia edo beharrari.

Helburuak

Familiari laguntzea, zailtasunak modu autonomoan kudeatzeko beharrezkoak diren gaitasunak lortzeko prozesuan.

Familiaren arteko harremanen kalitatea bere osotasunean hobetzea, baita bere inguru hurbilekoekin dutenena ere, gizarte harremanak sendotuz eta familiaren edo bere kideen inguruko baliabide komunitario guztiekin egoki diren egintzak garatuz.

Araudia

  • Kode Zibila (172. art.).
  • 1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa.
  • Adingabekoen Babes Juridikoari buruzkoa (Eusko Legebiltzarraren 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, Haurrak eta Nerabeak Zaindu eta Babestekoa.

 

Tratu txar eta sexu eraso egoerak  

Arreta zerbitzua erasoen biktimei

Tratu txarren biktimak gizarte zerbitzuetara jotzen dutenean ahalik eta epe laburrenean eta lehentasun osoz eskaintzen zaio arreta.

Helburua biktimari laguntza eta segurtasuna ematean datza baita eskuragarri dauden baliabideak eta arazoak dituen irtenbideak azaltzea ere.

Era berean, dagokion errekurtsoetaz baliatzeko beharrezkoak diren gestioak hasiko ditu.

Egoeraren jarraipena ere egiten da, erabakiak hartzeko prozesuan laguntzeko eta tratu txarrek eragindako trauma psikologikoa gainditzen lagunduz.

Laguntza psikologikoa

Tratu txarrak jasaten dituzten pertsonei laguntza, baita ere tratu txarrak emandako pertsonari berak espreski ala eskatuta.

Laguntza juridikoa

Harrera juridikoa ematean datza, sexu bortizkeria eta tratu txar egoeretan telefono bidezko doako zerbitzuaren bidez, 24 ordutan ematen dena : 902 10 39 08.Zerbitzu honen bitartez biktimari denuntzia jartzea laguntzen zaio edo/eta babes agindua jartzea pertsonak ala nahi badu.

Larrialdiko harrerak

Eskualdean zenbait pisu daude non tratu txar edo eraso egoerak bizitzen dituzten pertsonei ostatu emateko, zenbait kasuetan hotelak erabiltzen dira.

Helburua

Gatazka familiarrak edo beste zenbait egoerengatik suteak,hondamenak,..) beraien etxebizitza uztea derrigortuak ikusten direnentzat alojamendua ematean datza.

Foru aldundiaren gizarte larrialdietarako zerbitzua

15:00tatik 8:00 tara sortzen dien larrialdiei erantzuna emateko zerbitzua da, hau da, oinarrizko gizarte zerbitzuak itxita daudenean.

Telf.: 943 224 411

Biktimari laguntzeko zerbitzua

Eusko Jaurlaritzako Justizia zerbitzua

Araudia:

 

Familia ugariak  

Familia ugaria da:

  • Hiru seme-alaba edo gehiago dituzten aurreko ahaide bat edo bi, komunak izan edo ez.
  • Bi seme-alaba, komunak izan ala ez, dituzten aurreko ahaide bat edo bi, seme-alabetako bat gutxienez minusbaliatua bada edo lanerako ezindua baldin badago.
  • Bi seme-alaba, -komunak izan ala ez- dituzten bi aurreko ahaide, biak minusbaliatuak badira, edo gutxienez, haietako batek %65eko edo gehiagoko ezintasun gradua baldin badu, edo lanerako ezinduak baldin badaude.
  • Aita edo ama bananduak edo dibortziatuak, hiru seme-alaba edo gehiagorekin, komunak izan ala ez, nahiz eta famili unitate desberdinetan egon, betiere bere ekonomia-mendekotasunean baldin badaude, nahiz eta ez bizi ezkontza-egoitzan.
  • Aita eta amarik ez duten (umezurtz diren) bi anai-arreba edo gehiago, tutoretza, harrera edo zaintzan daudenak eta tutorearekin, hartzailearekin edo zaintzailearekin bizi direnak, baina ez daudenak haien menpe.
  • Aita eta amarik gabeko 18 urtetik gorako hiru anai-arreba umezurtz edo gehiago, edo bi anai-arreba umezurtz bietako bat minusbaliatua bada, elkarrekin bizi eta elkarren artean ekonomia-mendekotasuna dutenean.

Informazio gehiago   

Araudia

  • 40/2003 Legea, azaroaren 18koa, Familia Ugariak Babesteari buruzkoa (277. BOE, 2003ko azaroaren 19koa).

 

Eusko Jaurlaritzak seme alaba jaio edo adoptatzeagatik, lana eta familia uztartzeko etb. ematen dituen laguntza ekonomiko ezberdinak  

Informazio gehiago   

 

Oporraldiak  

Imserso

Imserso   

 

Cocemfe

Cocemfe