Web edukia bistaratu

Deba Bailarako Industrialdea

UDALEKO ORDEZKARIA

Sonia Garcia Raposo

Deba Bailarako Industrialdea E.A., 1984ko irailaren 19an sortu zen Sprilur S.A-ren Industrialdeak Programaren barruan, haserako izena Elgoibarko Industrialdea E.A. izanik.

2001.urteko azaroaren 7an fusioa eman zen, Eibarko Industrialdea E.A., Mendaroko Industrialdea E.A. eta Mutrikuko Industrialdea E.A., Elgoibarko Industrialdea E.A.-k eginiko absortzioaren emaitza bezala, Deba Beheko Industrialdea E.A. izendatuz. Deba Beheko Industrialdea E.A. eta Debagoieneko Industrialdea, E.A. elkarteen Batzar Orokorrek 2012ko ekinaren 28an erabaki zuten elkartzea Deba Beheko Industrialdea E.A.-k Debagoieneko Industrialdea hartuz, eta Deba Bailarako Industrialdea S.A. izena izatera pasatuz.

Sorturiko elkarteak jarraitzen duen enpresa helburua da, Goi eta Deba Beheko Eskualdean industria inbertsioa eta ekimena bultzatu ondorengo eran:

  • Enpresak ezartzeko lur egokiaren hirigintza promozioa, hirigintza proiektuak eta planak idatzi, errepartzelazioak, konpentsazio edota hirigintza legedian aurreikusita dauden beste batzuk; baita urbanizazio eta industria promozioa egokia den lurren tituluaren erosketa bidez.
  • Industria pabilioi eta eraikuntza osagarrien industri taldeen eraikuntza, titulartasunaren trasferentzia egin arte kudeaketa eramanez.

Geratzen zaigun erronka Deba Behe eta Goiko enpresei zerbitzua ematen jarraitzea da, beraien beharretarako egokitzen diren kokagunean aurkituz eta inguruko egoera aldagarri guztiei, aberastasuna eta enplegua sortzen jarraitzeko, hasi eta konpetentzia handituz.

Hitzartutako kapitala eta elkarte berrian utzitako dirukopurua, 14.873.115 eurotan ezarrita geratzen da, 2.474.728-etan akzio nominatiboetan 6.01 euroko balio nominalekoetan, akzioen egitura ondorengoa izanez:

 
ERAKUNDEA PARTAIDETZA KAPITALA
Sprilur, S.A. %51,00 7.585.287
Gipuzkoako Foru Aldundia %24,43 3.634.091
Elgoibarko Udala %3,17 471.184
Eibarko Udala %2,63 390.590
Mendaroko Udala %2,00 298.174
Mutrikuko Udala %2,99 444.097
Aretxabaletako Udala %4,66 693.061
Bergarako Udala %2,15 319.708
Oñatiko Udala %2,59 384.946
Arrasateko Udala %2,29 341.001
Eskoriatzako Udala %2,07 308.145
Deba Goieneko Mankomunitatea %0,02 2.831
  %100,00 14.873.115