Web edukia bistaratu

Aurrekontuak

Sarrera eta gastuen aurrekontuak, 2016. Ekitaldiarekiko, %2ko gehikuntza bat jasan du.

Ohizko gastuei dagokionez, Kultura eta Gizarte arloko partidak gehitu dira, zerbitzu bakoitzean ematen diren beharrei erantzuteko.

Inbertsioei dagokionez, 2017an Diruzaintzako Soberakina ikusita, eta ospitaleko magalean dagoen komunitate-ekipamenduaren lursailaren erabilgarritasuna kontutan izanik, KIROL ETA AISIALDI GUNE bat ipintzeko Proiektu bat egin da, kantxa ezberdinak izango dituena: kirol-anitzak, padel, patinajea, ur txorroak, gimnasia aparatuak, eta aisialdi gune bat mahai eta bankuekin, hiri parkedun inguru batean. Inbertsio honek 600 mila euro gainditzen ditu.

Gainera, kopuru txikiagodun obrak egingo dira, herriko puntu desberdinak eraberritzeko, irisgarritasuna hobetuz, aurrekontuaren zati bat urtero esleitzen delarik.

Ikastolan, haurren patioaren estalkia ixteko lanak amaituko dira, neguko korronte hotzak ekiditzeko.

Landa bideetan, dauden beharrak estaltzen joango dira, GFA-ko teknikoen ildoak jarraituz.

Lanak burutu ahala, beraien berri emango da.

Dokumentuak deskargatu

2017 aurrekontuak [pdf]

Mendaroko 2017 aurrekontuak