Web edukia bistaratu

Alkate andrearen agurra

Alkatea
 

 

Ongi etorri Mendaroko Web orrira

 

Mendaroko alkate naizen aldetik, Udalaren web gunean sartu eta nabigatzeko gonbitea egiten dizut.

Informazioa eskaini eta informazioa jaso; nahiko genuke informazioa bi norabideetakoa izatea, herritarren parte hartzearekin lortuko dugulako interneteko baliabide hau komunikazio eta zerbitzu tresna bihurtzea.

Web orri honetan Udalak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak jasotzen saiatu gara; uste dut hemen aurkituko dituzuela gure herriaren inguruko argibide eta jakingarri guztiak.

Ilusioz beterik irekitzen dugu berriztutako ate hau, mendaroarrak eta Mendaroko herria jendaurrean ezagutarazteko.

Mila esker.