Albisteak
Atzealdea

Administrazioa Zure Etxetik

Hainbat dokumentu eta prozedura egin ditzakezu etxetik udalera etorri gabe. Horretarako B@KQ Ziurtagiri Kualifikatua Udaletxean lortu dezakezu.

2019·01·31


Udala Herritarren Gertu!

Tramitazio elektronikoak aukera ematen dizu Mendaroko Udalarekin tramiteak Interneten bidez egiteko, udal bulegoetara etorri beharrik izan gabe.

Erregistro elektronikoa zabalik duzu egunaren 24 orduetan, urteko edozein egunetan.

Gaur egun, tramite jakin batzuk  egin ditzakezu era honetan; hala ere, pixkanaka-pixkanaka beste batzuk sartzen joango gara.

Hauek dira elektronikoki eskura dituzun zerbitzu batzuk: 

  • Mendaroko Udalari zuzendutako eskaera, idazki eta/edo komunikazioen erregistroa hasi edo osatu.
  • Espedienteak kontsultatu, eskaera-egilea zu zeu bazara edo beste norbaiten izenean badiharduzu: amaituta dauden ala ez dauden jakin; zein fasetan dauden ikusi; tramitatzean sortu diren dokumentuak kontsultatu.
  • Zure dokumentuen osotasuna eta zinezkotasuna egiaztatu dokumentuen balidazio-atalean sartuta.
  • Zure zergen egoera kontsultatu eta zergak ordaindu.
  • Biztanleen erroldako zure datuak kontsultatu eta errolda-bolante bat eskuratu.
  • Zure datuak kontsultatu eta, hala behar izanez gero, aldatu.

Adierazitako zerbitzu guzti hauentzat elektronikoki identifikatu behar zara www.mendaro.eus webgunean.

 

Zeintzuk dira Mendaroko Udalean erabili daitezkeen ziurtagiri digitalak?

Hainbat ziurtagiri digital daude, ematen dituen ziurtapen-agintaritzaren arabera.   

Hauexek dituzu Mendaroko Udalak eskaintzen dituen zerbitzuetan sartzeko balio duten ziurtagiri motak: B@K-Q eta ziurtagiri digitalak. 

Zer da B@KQ ?

Pertsona fisikoak elektronikoki identifikatzeko balio du, autentifikatzeko eta sinatzeko, eta IZENPE entitate egiaztatzaileak emandako ziurtagiri kualifikatu bati lotutakoa da.

Sinadura elektroniko aurreratutzat hartzen da, horretarako ez duzu software gehigarririk instalatu behar, eta ez duzu txip-txartel irakurgailurik eduki behar.

Ziurtagiri kualifikatua denez, eskuratzeko IDENTIFIKAZIO PRESENTZIALA edo identifikazio elektronikorako baliokoa den beste bitartekoren bat eskatzen da. Mendaroko Udalean bertan eska dezakezu B@K-Q  edo IZENPEren bulegoetan. Ikusi gehiago.

Ziurtagiri honek balio dizu hainbat erakunderekin tramite elektronikoak egiteko (Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Osakidetza, Gipuzkoako Foru Ogasuna, Euskadiko administrazioak...) eta laster Europako edozein administrazio publikorekin ere bai.