Berriak

Atzealdea

Euskararen Txantxangorria

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikaren Sailburuordetzatik euskararen erabilera sustatzeko sortu duten irudia erabiltzeko gonbitea

2016·02·15


Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikaren Sailburuordetzatik euskararen erabilera sustatzeko sortu duten irudia erabiltzeko gonbitea jaso du Mendaroko Udalak eta bat egin du abian jarritako Euskararen txantxangorria kanpainarekin.

Euskarari bultzada emateko irudi orokor bat sortu da. Irudi aseptikoa da, alaia, hurbila, erakargarria eta polita. Euskaraz egiteko gonbitea egiten duena.

Txantxangorria hegazti txiki, bizkor eta maitagarria da. Gertuko, etxeko suertatzen zaigu, baina handien artean hauskorra da. Nolabait, badu antzekotasunik euskararekin.

Euskara airean ibiltzen da eta hizkuntza orok duen funtzionaltasun zein magiarekin, arina eta bizkorra da. Haatik, erdararen alboan txiki eta ahul bilaka daiteke, horregatik da babestu beharreko altxorra.

Irudia bi elementu nagusik osatzen dute: euskararen “e”-ak eta poziktibity proiektuaren irudiak.

Beraz, Udalak ere herritarrak gonbidatu nahi ditu ahal den neurrian euskara erabiltzera bizitzako alor guztietan.