Agenda
Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en Ikuskizuna.
31 MAI

Maiatzak 31

  • Data: Maiatzak 31.
  • Ordua: 18:30etan.
  • Lekua: Ikastolako jolastokian.
  • Sarrerak: 7 €, Morroskillo  Udaletxean Maiatzaren 13tik aurrera. (Kapotadun haur kotxeetako haurrek sarrera dohainik).
  • Oharra: Bertaraturikoen argazkiak ekintzaren zabalkundean argitaratzeko baimena ematen da, aurrez kontrakorik jakinarazten ez bada.
  • Sinopsia:

"Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko.

Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista…

Ihauterietan, San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu.

Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua.

Eta musuek biraka jartzen gaituztelako gu.

Eta zu?"

 

  • Iraupena: 70 minutu gutxi gora-behera.
  • Familia-antzerkia: (0-100 urte)

MUSUA ikuskizunaren lagin bat: https://www.youtube.com/watch?v=WFGQqAA1Qwk

MUSUA bideoklipa: https://www.youtube.com/watch?v=L96tSJ1OngQ

www.katxiporreta.eus